Emakumeentzako Jabekuntza eskola

Emakumeak Ahalmentzeko Eskola sareko proiektu bat da, eta bertan hartzen dute parte Ermua, Getxo, Basauri eta Ondarroako udalek.

Xedea

Emakumeek politikan eta gizartean parte hartzea sustatzea da Eskolaren xedea; hala, historian baztertuta egon diren politika publikoetan eragina izango dute emakumeek.

Jarduketa ildoak

Emakumeek politikan eta gizartean parte har dezatela bultzatzea, trebakuntza programa bat eginez, parte hartzea errazten duten tresnak eskaintzen dituena, eta parte hartze horretarako bideak sortuz eta sendotuz.

Parte hartzeko prozesua analizatzea, Berdintasun eta Parte Hartze Behatoki bat sortuz, Parte Hartuzekin (EHU) eta EHUko Berdintasun Masterrarekin lankidetzan.

Beste kultura batzuetako emakumeekiko lankidetza. Esku hartzeko ildo honen barruan, proiektu bat garatzen ari gara, Saharar Emakumeen Batasun Nazionala sendotzeko.