Euskara

Euskara eta gaztelania dira EAEko hizkuntza ofizialak. Euskara Europan bizirik dirauen hizkuntzarik zaharrena da. Getxon %20k hitz egiten du euskaraz eta % 30 nolabaiteko euskara maila du.

Getxoko Udalak honako aukera hauek ematen dituen Euskara Zerbitzua du:

  • Euskarari eta euskaraz udalerrian ikasteari buruzko informazioa.
  • Euskaraz ikasteko laguntzak eta establezimenduetan eta negozioetan kartelak jartzeko laguntzak.
  • Euskal kultura eta euskara bultzatzeko eta hedatzeko ekimenak.
  • Euskara kalean eta toki publikoetan garatzeko egitarauak.

 

Non?

Getxoko Euskera Zerbitzua.

Getxoko Udalak euskara ikastea eta erabiltzea bultzatzen du. Atzerritarrek irakaskuntza arautuaren sistemaren bidez ikas dezakete euskaraz , baina euskaraz ikasten hasten direnentzako ikastaro bereziak ere badira.

AISA ikastaroak

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren eta euskararekin harremanik izan ez duten 16 urtetik gorakoentzat dira AISA ikastaroak. Etorkinek euskal gizartea ezagutzea eta hizkuntza ikasteko lehen urratsak ematea da helburua.

Ikastaro horietan, hainbat gauza lantzen da: agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, merkatua... Ariketen ardatza gaiotako hiztegia da, baita hizkuntzaren oinarrizko ulermena ere (kaleetako errotuluak, kartelak...).

Ikastaro hauek Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen ditu, Immigrazio Zuzendaritzaren eta Kultura Saileko HABEren bidez.

Informazio Gehiago: