Lan-sustraitzea

Lanean bertakotuta egoteagatiko bizileku eta lan-baimena lortzeko, Espainian gutxienez urte bi eman dituela etengabe eta gutxienez sei hilabetez lan-harremanak eduki dituela egiaztatu beharko da. Laneko Ikuskatzailetzak egindako akta batez edo epai-ebazpenaz lor daiteke aipatutako hori.

Era berean, pertsonak ez du zigor-aurrekaririk eduki behar ez Espainian, ez jatorrizko herrialdean.

Lan-sustraitzeagatik Baimen hori lortzeko ez da bisaturik behar eta lan egitea ahalbidetzen du.

Atzerritarrentzako Bulegoan eskatu behar da.