Gizarte zerbitzuak

Getxoko Udalak pertsonekin, familiekin eta taldeekin lan egiten duten gizarte zerbitzuak ditu, honako hauekin lotutako oinarrizko beharrak bete ahal izateko: informazioa, gizarte gaitasunak, autonomia fisikoa eta psikikoa, bizikidetzako harremanak, trebakuntza, lana, maila ekonomikoa eta gizarte partaidetza.

Getxo udalerrian erroldatuta daudenentzako zerbitzuak dira, herritartasuna edozein delarik eta bizitzeko baimena duten ala ez kontuan izan barik.

Andra Mari, Algorta-Neguri eta Erromoko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez sartu beharko da, aurrez aurre edo telefono bidez emango die arreta Udaleko Gizarte Zerbitzuetara lehenengo aldiz jotzen dutenei.

Lehenengo hitzorduan informazioa eta biderapena ematen dira, eta kasuari buruzko hasierako balorazioa egiten da. Beharrezkoa bada, ondorengo hitzorduetan etengabeko esku-hartzeari eutsiko zaio. Eskatzaileari gizarte langile bat esleituko zaio prozesu osorako.

Eginkizunak:

  • Gizarte eskubideei eta baliabideei buruzko informazioa eta biderapena ematea eta baloratzea.
  • Banakoekin eta familiekin esku harzeko planak egitea, pertsona edo familia bakoitzari egokituak, egoera psikikoa eta soziala hobetzeko.
  • Babesik eza, arriskua, tratu txarra edota edozein pertsona (emakumeak, haurrak, adinekoak edo bestelakoak) bertan behera uztea.
  • Laguntza zerbitzua ematea interesa duenaren etxean bertan.
  • Pertsonak, familiak eta taldeak gizarteratzeko esku-hartze egitarauak lantzea, bazterketaren prebentzioa lehenetsiz.
  • Partaidetzaz jabearazteko eta hura sustatzeko egitarauak egitea.
  • Prestazioen tramitazioa kudeatzea.
  • Udalerriaren gizarte beharrak aztertzea, beharrezko baliabideak kudeatzeko edota sortzeko.

 

Baliabideak eta egitarauak

  • Profesional batek emandako banako laguntza.
  • Esku-hartze planak edo interesa duen pertsonarekin adostutako hitzarmenak.
  • Gizarteratze eta laneratze egitarauak.
  • Diru prestazioak.
  • Lege aholkularitza orokorra.
  • Gizarte eta hezkuntzako jarduketa taldea: familia hezitzailea eta kaleko hezitzaileak.
  • Eskola laguntza.
  • Laguntza Psikologikoa.
  • Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua.
  • Zuzeneko laguntza etxean bertan eguneroko jarduerak egiteko zailtasunak dituzten familientzat.
  • Adinekoei laguntzea.
  • Telelaguntza.
  • Eguneroko jarduerak egiteko laguntza behar duten 60 urtetik gorakoentzako eguneko zentroak.
  • Adinekoen egoitzan sartzea.
  • 60 urtetik gorakoentzako apartamentu babestuak.

 

Getxoko gizarte zerbitzuek, talde espezifikoen beharrak etengabe hobetzeko eta egokitzeko, honako arlo hauetan udal politikak garatzeko helburua duen pertsonal teknikoa dute: