Etxebizitza lortzea
Etxebizitza lortzeko ohiko formulak bi dira: erostea edo alokatzea. Erosketa izanez gero, erosleak eta saltzaileak egindako salerosketaren kontratua eskritura publiko bihurtu ohi da. Hau da, notarioaren aurrean sinatzen dute kontratua eta Jabetza Erregistrora bidaltzen dute salerosketa egiaztatzeko. Etxea errentan hartuz gero, alde biek egin ohi dute dokumentu pribatu bat.
Etxebizitza librea, babestua edo titularitate publikokoa izan daiteke. Informaziorako zerbitzu publikoak daude, hala nola, (Etxebide); baita higiezinen agentzia eta sustatzaile pribatuak ere.
Etxebizitza librea, babestua edo herri titulartasunekoa izan daiteke. Informazioa emateko zerbitzu publikoak daude (Etxebide) baita inmobiliaria eta sustapen-zerbitzu pribatuak ere.
Etxebizitzarako laguntza publikoak
Salmentarako nahiz alokairurako laguntza publikoak daude. Euskadin laguntza publikoak jaso ahal izateko Etxebide-Etxebizitza Euskal Zerbitzuan izena eman behar da; bertan, informazioa eta izena emateko bete behar den eskaera eskaintzen dituzte. Eskaeran, pertsonak etxebizitza berrian berekin batera biziko diren familiakoen oinarrizko datuak jaso behar ditu.
Informazioa eskuratzeaz gain, Etxebideren bulego laguntzaileen sarean eskatu eta eman daiteke orria.
Aukerak
Euskal Etxebizitza Zerbitzuan-Etxebide zenbait aukera daude:
- Etxebizitza berria erostea (bi modalitate).
- Erabilitako etxebizitza erostea.
- Tasatutako etxebizitza erostea
- Babes ofizialeko etxea alokatzea.
- Gizarte etxebizitza alokatzea.
- 18 urte beteta izatea, edota adin txikiko emantzipatua izatea.
- Getxon edo EAEko beste udalerri batean erroldatuta egotea.
- Babes ofizialeko etxebizitzarik lortu ez izana eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan (alokairuzkoa salbu).
- Gutxieneko diru-sarrera batzuk egiaztatzea, eta gehienezko batzuk ez gainditzea.
Eskakizunak
Etxebideko erregistroan izena emateko, baldintza hauek bete behar dira:
Administrazioak datuok egiaztatuko ditu.
Atzerritarrek berton egoteko baimena eduki beharko dute, indarrean dagoena. Erosteko etxebizitza lortu nahi bada, iraupen luzeko baimena beharko dute.