Immigrazio eta Kultura artekotasun Unitatea
2004. urtetik, Getxok langile tekniko espezializatuak dauzka Immigrazio eta Kultura artekotasun Unitatean. Egungo organigraman Esku-hartze Komunitarioaren Saila – Gizarte Kohesioko Arloa atxiki da. Honako funtzio hauek dauzka:
- Kultura-aniztasuna kudeatzeko udal-plangintza bultzatzea.
- Udalaren arloetako plan, programa, baliabide eta zerbitzuetan kultura artekotasunaren ikuspegia kontuan har dezaten sustatzea.
- Errealitate soziala diagnostikatzea kultura arteko ikuspuntutik (Tokiko Immigrazio Behatokiaren bitartez edo udaleko arloek sustatutako beste ikerlanetan parte hartuz).
- Migratutako pertsonei eta errefuxiatuei harrera egiteko berariazko programak ezarri eta sustatzea.
- Kultura arteko bizikidetasunari eta arrazismoaren prebentzioari buruz sentsibilizatzeko ekintzak burutzea herritarren nahiz hezkuntzaren esparruetan.
- Elkarte-sarea sendotzea eta parte-hartze soziala sustatzea immigrazioaren esparruan nahiz etorkinei eman beharreko laguntzaren arloan.
- Immigrazioaren eta kultura artekotasunaren esparruan udalerrian esku hartzen duten erakundeekin (hezkuntzan, osasunean, lanean eta beste alor batzuetan) eta sareekin (udal-sareak eta udalez gaindikoak) koordinazioan aritzea.