Sarrera

Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako atzerritarrek Espainian lan egin dezakete besteren kontura (enplegatzaile batek kontratatua) edo euren kontura baldintza jakin batzuk beteta. Horretarako lan eta bizileku-baimena behar da. Baimen hori jatorrizko herrialdean lortu behar da, bizileku-baimenaren titularra izan ezik. Espainian modu irregularrean egoteak berekin dakar lan eta bizileku-baimena lortzeko eskabidea ez onartzea dakar.

Lan egin ahal izateko beharrezkoa da 18 urtetik gora izatea, nahiz eta 16 urtetik aurrera lan egin daitekeen guraso edo tutoreen baimenarekin.

Lan- eta Egoitza-Baimenik gabe kontratatutako langile atzerritarrak ez daude legezko egoeran baina lan-eskubideak dituzte. Ez-ohikotzat jotzen den edozein egoera, gehiegizko ordutegiak, soldata bereizkeriak, zenbatekoak erreklamatzea, istripu arriskuak edo bidegabeko kaleratzeak esaterako, edozein erakunde sindikali (ELA, CC.OO., LAB edo UGT) edo lan-agintaritzari (Lan-Ikuskaritza) jakinarazi dakioke.

Lan eta bizileku-baimena duten atzerritarrek enplegua eska dezakete eta horretarako izena eman dezakete Euskal Enplegu Zerbitzuan Lanbide. Erakunde horretan izena emanda egoteak eskubidea ematen du lanerako prestakuntza hartzeko ikastaroak egiteko. Halaber, lan eta bizileku-baimena duten atzerritarrez gain, bizi-leku baimena daukatenak Lanbiden izena eman ahalko dute lana eskatzeko.

Langabezian egotea Lanbideren bidez egiaztatu behar da eta erabilgarria izan daiteke enplegatzaileak horrelako pertsona bat kontratatuz gero, kontratuan onurak edukitzeko.

Heziketa profesionalaren alderdi espezifikoetarako, aipatutako erakunde horietara jotzeaz gain, Hobetuz bezalako erakunde publikoetara edo lanbide heziketako zentroetara jo daiteke.

Lana bilatzea

Getxoko Udalak Getxolan bitartez doan heziketa profesionalaren eta besteren konturako nahiz norberaren konturako enpleguaren berri ematen du.

Hauexek dira enplegurako bestelako baliabideak Getxoko udalerrian: