Berriak

Abian da Getxo Itsas Hub

2021/05/11

Aste honetan hasi da jarduera Getxo Itsas Huben, enpresa-ekintzailetzako eta berrikuntza-poloko zentro berrian, Kirol Portuan.

Otsailean egindako deialdi publikoaren ondoren, 15 proiektu aukeratu dira, eta 16 lanpostu beteko dituzte (eskainitakoen %86). Aurkeztutako ekimenen eta talde sustatzailearen kalitatea, Getxoko eta Bizkaiko egoitza, berrikuntza eta proiektuak sektore nautikoarekin lotuta egotea baloratu dituzte. Lanpostuen lagapena urtebeterako izango da, eta beste urte bat luzatzeko aukera egongo da.

Amaia Agirre alkateak Getxo Itsas Hub-eko instalazioak bisitatu ditu gaur goizean, eta bertan dauden enpresetako ordezkariei ongietorria egin die. Agirre pozik agertu da Legegintzaldi Planeko proiektu estrategiko hau martxan dagoelako. Horren helburu nagusia, esan duenez, Getxon dagoen talentu handiari balioa ematea da, hastapenetan ekintzaileei espazioak eskainiz. "Getxok sektore honetan erreferente izan nahi du, eta, horregatik, nazioarteko ikuspegiz, beste erakunde batzuekin elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren estrategiarekin bat eginez lan egiten dugu", esan du Amaia Agirrek.

Proiektuak

Onartutako proiektuen %69 industria-sektorekoak eta industriarekin lotutako zerbitzuetakoak dira, eta % 31 Aisialdiko, Merkataritzako eta Turismoko zerbitzuekin lotuta daude. Proiektuak daude diseinuan, fabrikazioan, materialen garapenean, teknologian, zerbitzu profesionaletan, ikus-entzunezkoetan eta aisialdiko eta turismoko zerbitzuetan.

Hauek dira puntuaziorik altuena lortu duten hiru proiektuak: uretako irristatze-prototipoa garatzea turbina elektrikoen bidez; Turismoarekin eta beste batzuekin lotutako jardueren azterketa iragarlea egitea eta nautikarako eta uretako beste jarduera batzuetarako ekomaterialak sortzea.

Horietatik 11 enpresek aurkeztu dituzte (7 SM eta 3 autonomo) eta 5 ekintzaileenak dira. Proiektuen %70 bertoko enpresek eta getxotarrek zuzentzen dituzte, eta gainerako % 30a Bizkaikoak dira. Getxo Itsas Hub-ek proiektu berrietarako eska daitezkeen 2 lanpostu ditu oraindik hutsik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +