Gizarte zerbitzuak
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema- ren sarbidea da, eta haren funtzio nagusia gizarte-beharrak detektat- zea eta haiei erantzutea da.
Gizarte Zerbitzuen Sistemak, beste sistema eta politika publiko batzuekin koordinazioan, helburu hauek ditu:
- Autonomia pertsonala sustatzea, eta mendekotasuna- ren ondorioz emandako banakoaren eta familiaren beharrei erantzutea.
- Babesgabetasun-egoerak prebenitzea eta haiek era- gindako beharrei erantzuna ematea.
- Baztertze-egoerak prebenitzea eta haiei erantzuna ematea, eta, halaber, pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
- Larrialdi-egoerak prebenitzea eta haiek eragindako beharrei erantzuna ematea
Getxo udalerrianerroldatuta dauden eta haien autonomia, integrazioa edota ongizate soziala hobetzeko laguntza profesionalaren beharra duten pertsona guztientzako zerbitzuak dira, haien nazionalitatea edozein izanik ere eta bizileku-baimena, izan zein ez.
Bizileku duten barrutiaren arabera, herritarrek Getxoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bitartez eskura ditzakete zerbitzuok: Andra Marin, Algorta-Negurin edo Romo-Areetan. Herritarrak aurrez aurre edo telefonoz jarri ahal dira harremanetan.
Lehenengo hitzorduan Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eskubide, prestazio eta zerbitzuei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen zaie, eta beharrizanen hasierako balorazio bat egiten da. Beharrezkoa balitz, ondorengo hitzorduetan esku hartze jarraituarekin jarraituko litzateke. Eskatzaileari gizarte langile bat esleituko zaio esku hartze osorako.
Lehen mailako arretarako baliabide eta prestazioak
- Orientazioa, informazioa eta aholkularitza
- Diagnostikoak eta arreta pertsonalizaturako planak prestatzea
- Gizarte laguntza
- Gizarte heziketako esku hartze eta esku hartze psikosozialeko zerbitzua
- Lege aholkularitza
- Laguntza ekonomikoak
- Bazterketa-egoeran dauden pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua zein gaueko harrerako zerbitzua.
- Mendekotasun legea kudeatzea
- Etxeko laguntza zerbitzua
- Telelaguntza
- Eguneko arreta zerbitzua.
- Babes apartamentuak
- Zaintzaileei laguntza emateko zerbitzua
Bigarren mailako arretarako baliabide eta prestazioak
- Eguneko Zentroa
- Egoitza Zentroa
- Diru laguntzak